XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaxe da.

Historiak erakusten du nola zenbait Estatutan botere exekutiboa, legislatiboa eta judiziala administrazio erdiratu batetik erregimen absolutu batetara pasatzeko lehenengo pausoetako bat organo erabakitzaileen murriztea izaten den.

Hori da kontrol-gaitasun handiago bat izateko bidea.

b) Estatu baterakoiaren krisialdia.

Bilakabide politikoak eta erregimen absolutuen gutxitzeak experimentu deserdiratzaileen ateak ireki dituzte Estatu baterakoietan.

Honek ez du esan nahi haien egitura aldatzen denik, baterakoi izaten jarraitzen bait dute, baina bai jarrera politiko berri bat azaldu eta indartzen ari dela.

Batzutan, deserdiratze hau administrazio mailan bakarrik gertatuko da.

Botereak ematen die administrazio lokalei hark emandako legeak aplikatzeko ahalmena, autonomia gehiago edo gutxiagorekin.

Zenbait kasutan deserdiratzea autolege egitera ere irits daiteke, deserdiratze hori oso handia baldin bada.

* 6. Subiranotasuna eta federalismoa.

a) Botereen zatiketa.

Montesquiu-k bere L`Esprit des Lois obran emandako Estatu-botereen banaketa klasikoa (legislatibo-judiziala eta exekutiboa) lehenagotik Locke-rengan aurkitzen dugu.

Autore honen arabera, botere legislatiboa, exekutiboa eta federatiboa bereizi behar dira.

Montesquieu-ren botere exekutiboaren barruan bi motatako zuzenbideok zeuden: zuzenbide zibila (Estatuko hiritarren artean legeak gorde arazten duena: Zuzenbide zibilaren Exekutiboa), eta jendeen zuzenbidea (gerra-deklarazioak, bakegintzak, soldaduska, aduanak etab.: Jendeen Zuzenbidearen Exekutiboa).

b) Subiranotasuna eta Estatua.

Etimologikoki, subiranotasun hitza latinetik dator: Superanus edo supremus: gorena, ez gainditua, gainerakoen gainean dagoena.